Koldobika Jauregi
Koldobika Jauregik (Alkiza, 1959) berrogeitik gora urte eman ditu harri, egur, metal eta paretak zizelkatzen. Mota guztietako materialak, ideiak eta teknikak erabili ditu urte horietan guztietan. Hogeita hamar bat erakusketa eta hamar bat beka eta sari dauzka jasota.
2006an egin genuen elkarrekin lehenengo arte lan grafiko originala eta urte guzti hauetan produkzioa oparoa izan da.
Jauregiren lanak ikusgai egon dira Euskal Herrian, Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian, Eslobenian, Espainian eta Alemanian. Gune publikoetan ere egin ditu artelanak, Donostian, Arrasaten edo Hyogo Perfecture (Japan) esaterako.