Oi! Bihotz
Oi! Biotz liburua 38 serigrafiak osatzen dute. José Luis Zumetak (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-2020) sortu zuen 2009n, Globo Rojo aldizkariko testu eta poemak inspirazio iturri izanik. Aldizkaria San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko barrukoek argitaratu zuten Santa Agedan (Gipuzkoa) 80ko hamarkadan.
150 ale inprimatu ziren, zenbakituak eta sinatuak, eskuz egindako paperean Usoa Zumetak serigrafian inprimatuak.